XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerbaiten arrak ikutu zitunak be ba ziran tartean.

- Eta egia ba litz?
Itaun ori egiten ebana Madalena zan.

Erdi gorri, erdi lotsakor, bestien urteeren bildurrez.

- Antzututako emakume galduren batek lenago sortu ta ekarriko leuke beste semeren bat!.

- Pierre zan ori erantzun ebana gaiztoz eta zital, eztulez eta garramaz ezin biribildutako barre zatarrez.

- Burua makur, erdi negarti, brixak urtenda... eskutatu zan Madalen nai ta lenengotan sututa madarikatzen asiko ete zan itxura erakutsi.

Mutillak ixildu ziran.

Sorgiñak be erdi izututa, mintsu, aldenduten asi ziran.

Pierre'k barriro, arro ta gangartsu:
- Ikusten? Ikusten? Egi erdi bat esan orduko....

Zer litzake egi osoa biribil-biribil agertuko ba gendu?.

Mutillak ez eutsen luzatzeko biderik emon.

Orrelaxe amaitu zan jaia; batzuk minduta ta lotsakor; arro ta gangar besteak; betikoa bere gogortada ta gangarkerietan.

Ikasleak zurbil, arrituta, sinistu eziñez.

Goizaldeko deia.

Goizaldea.

Obeto esanda, oraindik eguna urratzen asteko.

Erdi lo, erdi amesetan, ez esna ta ez lo egoala, ateko deia lakoa iruditu yakon, ixiltsu, Abel'eri.

Ziur jarri zan.

Adi.

Bigarrenez be dei ixilla.